Noticias 2023
THE GREAT WHITE WHALE pelikulak irabazi du Sari Nagusia Mendi Filmen, Australiako mendi garaiena eta bakartiena igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorio bat
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Larunbata, 16 December 2023 17:52
- Argitaratua: Larunbata, 16 December 2023 17:52
Bilbo, 2023ko abenduak 16. Michael Dillonek irabazi du BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko Sari Nagusia THE GREAT WHITE WHALE pelikularekin, eta baita zuzendari onenaren saria ere. Australiako mendi garaiena eta bakartiena, Ozeano Australaren sakonean dagoen Big Ben, igo nahi duten mendizale eta marinelen inspirazioz betetako istorioa kontatzen duen pelikula da.
Edurne Pasabanen distira hunkigarria Euskalduna Jauregiko auditorio nagusia bete duen Mendi Filmeko Hasiera Ekitaldian
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 08 December 2023 21:36
- Argitaratua: Ostirala, 08 December 2023 21:36
Bilbo, 2023ko abenduak 8. Edurne Pasaban Lizarribarrek jaso du 2023ko WOP Mendi Film Saria, 14 zortzimilakoak osatu zituen lehen emakumea. "Espedizio haiek adina beteko nauen zerbait aurkitzea ez da batere erraza. Bide honetan, nire buruari mila aldiz galdetu diot ongi ari ote naizen, edo nire bizitzan egiten dudan honek zentzurik baduen. Gaur jakin dut erantzuna, eta erantzuna BAI da. Badu zentzua", esan du bere hitzaldi sarreran.
Pelikulak, erakusketak, hitzaldiak, epaimahaia... Honela dator 16. Mendi Film!
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 01 December 2023 10:59
- Argitaratua: Ostirala, 03 November 2023 08:49
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan 57 pelikula proiektatuko dira, 3 erakusketa eskainiko dira, 4 hitzaldi, WOP Mendi Film saria emango zaio Edurne Pasabani, IAMF Sari Nagusia jaso duen Eliza Kubarskaren "K2 Touching the sky" programatu da, Yhabril argazkilariak masterclass bat emango du, eta mendiko zinemaren industriaren inguruko jardunaldi bat burutuko da.
Nazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 01 December 2023 10:52
- Argitaratua: Asteartea, 28 November 2023 00:35
Babesleak, Euskalduna Jauregian eginiko 16. edizioaren aurkezpen ekitaldian. Lehen lerroan: Nerea Lupardo (Euskaduna), Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Lexeia Arrizabalaga (Bizkaiko Foru Aldiundia), Koldo Bilbao (BBK) eta Alberto Iñurrategi (Ternua). Bigarren lerroan: Iñigo Aristegi (Lore-eguzki garaikurraren egilea), Susana Muro (Deia-Gr Noticias), Ricardo Hernani (Euskal Mendizale Federazioa), Ibon Momoitio (Japan Car), Gloria Coman (Pangea Travel Store), Carlos Sergio Atxotegi (Bizkaiko Foru Aldundia), Argiñe Areitio (SUA), Mikel Renteria (WOP Fundazioa)
Bilbo, 2023ko azaroak 28. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan, abenduaren 8tik 17ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:
Eskalada krokisei buruzko mundu mailako erakusketarik handiena inauguratu da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko aurrerapen gisa
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 24 November 2023 20:12
- Argitaratua: Ostirala, 24 November 2023 16:07
Bilbo, 2023ko azaroak 24. Gaur aurkeztu da Bilboko Aztarnategian HARRI, ORRI, ARkatz erakusketa, eskaladako eta mendiko krokisetako artelan ilustratuz osatua, eta mundu osoko egileen ekarpenak dituena. Nazioartean gaiari buruz inoiz egin den erakusketarik handiena da. Liburu bat ere argitaratu da harekin batera, EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA / ART IN CLIMBING TOPOS.
Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Igandea, 19 November 2023 17:59
- Argitaratua: Igandea, 19 November 2023 17:58
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.
YHABRIL. LUZ, MONTAÑA, ¡ACCIÓN! argazki erakusketa Metro Bilbaon
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 17 November 2023 13:49
- Argitaratua: Ostirala, 17 November 2023 13:43
Jabier Baraiazarra (BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zuzendaria), Yhabril argazkilaria eta Eneko Arruebarrena (Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia)
Geltokiak
- ZAZPIKALE/San Nikolas (Abenduaren 1ean ABANDO/Berastegi geltokira pasatuko da)
- MOYUA/Diputazioa
- INDAUTXU/Urkijo
- SAN MAMÉS-SANTIMAMI/ Luis Briñas
Epea: 2023/11/15 – 2023/12/30
Klima aldaketaz INTO THE ICE espedizioko protagonistekin #bbkklima2023
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Larunbata, 14 October 2023 12:00
- Argitaratua: Larunbata, 14 October 2023 11:55
Eñaut Izagirre eta Ibai Rico geografo, glaziologo eta alpinistek gidatuta ospatuko dugu aurtengo BBK Klima zikloa, Sukarrietako BBK KLIMA URDAIBAI zentroan, urriaren 24an.
Iaz Darwin Mendikatean burutu zuten INTO THE ICE espedizioa izango da ardatza: pelikula, erakusketa eta zuzeneko kontakizuna protagonisten eskutik.
Klima aldaketaz hausnartu eta ekintzara pasatzeko aukera paregabea!
MENDI TOURRA datu onenen pare 10.800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 21 July 2023 13:07
- Argitaratua: Osteguna, 15 June 2023 10:35
Datu ikusgarriak eta giro aparta aurtengo Mendi Tour zirkuituan. 2023ko lehen seihilekoan, negu-udaberri denboraldian, 34 geltoki izan ditu, guztira 64 zine-saio, eta 10.800 ikusle erakarri ditu.
Yhabril: “Pasioak mugitzen nauelako moldatzen naiz hain ongi”
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Osteguna, 13 July 2023 08:45
- Argitaratua: Larunbata, 01 July 2023 08:00
Gonzalo Bartolome Tierra (Bilbo, 1978), “Yhabril” da outdoor argazkilaritza munduan. Hark egina da “X-Man” argazkia, aurtengo Mendi Film zinemaldiko irudi nagusia bilakatu dena sari hori CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketan irabazita. Haren argazkiak tamaina handira ekarrita erakutsiko dira Metro Bilbaoko hainbat geltokitan, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 16. edizioan, abenduan.
"X-Man" Yhabril Mororen argazkia da 2023ko BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia irudi nagusia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 31 May 2023 12:15
- Argitaratua: Asteartea, 30 May 2023 16:21
"X-MAN" argazkia da gure aurtengo edizioko irudi nagusia, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia posterra saria irabazi du CVCEPHOTO lehiaketan. Gonzalo Bartolomé Tierra 'Yhabril Moro', argazkilari bilbotarraren lana da, "ametsa egi" bihurtu duena sari hau irabaztean.
El arte en el croquis de escalada / Art in climbing topos
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Asteartea, 09 May 2023 11:12
- Argitaratua: Asteartea, 09 May 2023 11:01
EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA-ART IN CLIMBING TOPOS liburua argitaratzea da gure ametsa, eta zuen laguntzarekin lortu nahi dugu.
Crowdfunding kanpaina bat abiarazi dugu horretarako. Hor eskuratu dezakezue zuen alea.
Pelikulak erregistratzeko epea zabalik BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2023 jaialdirako
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Ostirala, 31 March 2023 14:38
- Argitaratua: Ostirala, 31 March 2023 14:38
Pelikulen izen-emateak burutzeko epea martxoaren 31etik zabalik dago irailaren 15era arte.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia abenduaren 8tik 17ra egingo dugu aurten. Ekoizleek, zuzendariek eta errealizatzaileek beren lanak aurkezteko garaia da beraz, garai polita.
Edurne Pasaban WOP Mendi Film 2023 Saria
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 22 March 2023 13:03
- Argitaratua: Azteazkena, 22 March 2023 10:00
WOP-The Walk On Project Fundazioak eta Mendi Film Festival elkarteak WOP Mendi Film 2023 saria Edurne Pasaban alpinista eta enpresari tolosarrari emango diotela iragarri dute, 14 zortzimilakoak, planetako mendirik garaienak, osatu dituen lehen emakumeari. Sari banaketa BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia-ren 16. Edizioko Hasiera Ekitaldian egingo da, 2023ko abenduaren 8an, Euskalduna Jauregian.
International Alliance for Mountain Film erakundeak harro iragarri du 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarska zuzendari poloniarrari eman diotela
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 22 February 2023 11:32
- Argitaratua: Azteazkena, 22 February 2023 11:06
International Alliance for Mountain Film erakundeak 2023ko Sari Nagusia Eliza Kubarskari ematea erabaki du, abentura handien atzean ezkutatzen diren giza gertaerak ikertu eta azaleratzen dituzten dokumentalen zuzendari gisa egindako ibilbidea aitortuz.
2023ko Mendi Tourrak hasiera bikaina izan du Iruñean, Donostian eta Zangozan 3.000 ikusletik gora bilduta
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2023
- Azken eguneratzea: Larunbata, 11 February 2023 00:59
- Argitaratua: Larunbata, 11 February 2023 00:58
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia nazioarteko mendi zinema jaialdiaren MENDI TOUR zirkuituak hasiera ikusgarria izan du, lehen hiru hitzorduetan, Iruñean, Donostain eta Zangozan, 3.000 ikusletik gora erakarriz.