Cholitek ekarri dute kolorea Bilbora BBK Mendifilm 12. edizio atarian
BBK Mendi FIlm BIlbao-Bizkaia nazioarteko mendi zinemaldiaren 12. edizioa bihar, hilak 6 ostirala, abiatuko da Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldiarekin.
Gehiago irakurri: Cholitek ekarri dute kolorea Bilbora BBK Mendifilm 12. edizio atarian
Lehendakariak harrera egin dio Mendi Film zinemaldiari
Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzan bertan, Gasteizen, Eduardo Martinez eta Jabier Baraiazarrari, Mendi Filmeko presidentea eta zuzendaria ondoz ondo. Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza politikako Sailburua izan dute gidari.
Gehiago irakurri: Lehendakariak harrera egin dio Mendi Film zinemaldiari
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinemagintzarik onenaren plaza abenduaren 6tik 15era egingo den 12. edizioan
Bilbo, 2019ko abenduak 2. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera Bilbon da berriro, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 12. edizioan, abenduaren 6tik 15era.
Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute, euren arteko lankidetza hitzarmenen bidetik aro berrian sartu den 12. edizioa:
Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute, euren arteko lankidetza hitzarmenen bidetik aro berrian sartu den 12. edizioa:
- Eduardo Martínez (Mendifilm Presidentea)
- Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua)
- Javier Garcinuño (Bilbao Ekintza Zuzendaria)
- Aitziber Atorrasagasti (Kultura Sustatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan)
- Gorka Martínez (BBK Zuzendari Nagusia)
- Jabier Baraiazarra (Mendifilm Zuzendaria)