52 film BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan
Hilabete falta da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioa hasteko. Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak uztartzen dituzten film onenak berriro Bilbon, abenduaren 3tik 12ra. Bertan ikusi eta gozatu ahal izango diren film zerrenda aurkeztu nahi dizuegu.
Gehiago irakurri: 52 film BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan
Natura eta klima aldaketari buruzko ziklo berria urriaren 21etik 27ra Bilboko Sala BBK-n 17 dokumentalekin
Hemen da KLIMA BBK ziklo dokumentalaren 1. edizioa. Urriaren 21etik 27ra egingo da Bilboko Sala BBK-n. 17 dokumentalekin osatu da egitaraua, ingurumena kontserbatzearen aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko kontakizunak eta jarduerak lau haizeetara zabaltzeko xedez.
Mendi Filmen bat egiten dugu ekimenarekin, eta parte izango gara gaiak mendiko zinemagintzarekin duen loturaz aurkezpen bat eginez eta "Charge 2" eta "Thomas Deininger. Trash Artist" film laburrak proiektatuz (hilak 24 igandea, 11:45).