Zangozan 'Mendiak-1976' eta Canet d’en Berenguerren Villanueva & Favresse
Donostian eta Ataunen indarrean ekin dio 2022ko Mendi Tourrak urteari, publikoaren erantzun bikainarekin. Hala, Zangozan eta Canet d'en Berenguerren egingo dira hurrengo bi geldialdiak: Zangozan 'Mendiak-1976' pelikularekin hilaren 28 ostiralean, eta Canet d'en Berenguerren hilaren 29 larunbatean Rotipet mendi elkartearen 10. urteurreneko egitarau oparoarekin. Bi egoitzetan 8. edizioa du Mendi Tourrak.
Gehiago irakurri: Zangozan 'Mendiak-1976' eta Canet d’en Berenguerren Villanueva & Favresse
Urte Mendi Berri On!
Zorrotza bezain ederra izan da iragan urteko bidea.
2022an ere askatu dezagun gure abentura grina.
Mendiak eta Kulturak aberasten gaituzte, mendi zinemagintzak pizten.
Heldu diezaiegun erronkei! Ekin!