Natura eta klima aldaketari buruzko ziklo berria urriaren 21etik 27ra Bilboko Sala BBK-n 17 dokumentalekin
Hemen da KLIMA BBK ziklo dokumentalaren 1. edizioa. Urriaren 21etik 27ra egingo da Bilboko Sala BBK-n. 17 dokumentalekin osatu da egitaraua, ingurumena kontserbatzearen aldeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren aldeko kontakizunak eta jarduerak lau haizeetara zabaltzeko xedez.
Mendi Filmen bat egiten dugu ekimenarekin, eta parte izango gara gaiak mendiko zinemagintzarekin duen loturaz aurkezpen bat eginez eta "Charge 2" eta "Thomas Deininger. Trash Artist" film laburrak proiektatuz (hilak 24 igandea, 11:45).
Mendi Tour 2021: Antzuola-Puntaik Punta astelehena 18an eta Getaria igandea 24an
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Antzuolan eta Getarian, Gipuzkoan, ditu hurrengo bi hitzorduak.
Gehiago irakurri: Mendi Tour 2021: Antzuola-Puntaik Punta astelehena 18an eta Getaria igandea 24an