1976ko Shakhaur zazpimilakoan uztartu ziren nafarrak eta poloniarrak 45 urte geroago bilduko ditu Mendi Filmek abenduaren 4ko Hasiera Ekitaldian
Istorioa 1976. urtean hasi zen, mendizale gazte talde bat Iruñeko Udaletxe plazatik Afganistango Hindu Kush mendikateraino bi lur-orotako ibilgailutan abiatu zenean. Abentura, aurkikuntza berriak eta exotismoz beteriko espedizioa izan zen, 7.116 metroko Shakhaur tontorrera igotzeaz batera arrakastaz amaitu zena. “Euskaldunen lehen zazpimilakoa” izan zen, gure himalayismoaren historian mugarri bat.
Hillary, La Pedriza, Everest’88, Mulero, Iñurrategi, Le Menestrel, Seb Montaz… mendiko zinemarik onena Madrilen da berriro Mendi Tourraren 7. edizioan
Hemen da Mendi Tourraren Madrilgo 7. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizio berri bat, iazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituela, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.
Mendiko zinemagintza onena udazken honetan ere Mendi Tour zirkuituarekin pantaila handietan
Mendi Film zinemaldiko pelikula onenen Mendi Tour zirkuitu ibiltaria Udazkeneko egitarauari ekiteko prest dago. Hilaren 23an, osteguna, Urnietan egingo da lehen saioa, eta hortik aurrera azarora bitarteko egitaraua atontzeko hainbat hitzordu daude jada baieztatuta: