Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

NOTICIAS

Mendiko 54 film aurkeztuko ditu Sail Ofizialean BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak abenduaren 4tik 13ra, presentzialki eta on-line

Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz. 

Gehiago irakurri...

Mendi Tour Getaria 2020

Baltistan Fundazioak jasoko du aurtengo WOP Saria

Baltistan Fundazioa sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Sariarekin. Nazioarteko lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan lan egiten duena. Mendifilmen 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra, Bilbon, egingo da sari banaketa ekitaldia.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour On Line: Cholitas nahieran eta euskaraz

CHOLITAS pelikula nahieran ikusteko aukera hemen da Mendi Tour On Line eskaintzarekin, mendiko pelikula onenak noiznahi eta nolanahi ikusi eta gozatzeko plataforma berria.

Gehiago irakurri...

Urriak 1 eta 8 Mendi Tourra Zarautzen eta Zaldibarren


'Action: Let's Climb!', Mendiko Zinemagintzaren Historia biltzen duen liburua

 

Roberto Mantovanik idatzitako Action Let's Climb! liburua Club Alpino Italianok argitaratu du IAMF-Mendiko Zinemaren aldeko nazioarteko elkargoa eta Torinoko Museo della Montagna-rekin.

Mende motzeko lehen urteetan estreinatutako mendiko lehen filmetatik hasi eta milurteko berriko zinema digitalera arte, 120 urtez ehunka film luze eta dokumentaletatik pasatuz.

Gehiago irakurri...

Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren abiatuko da Udazkeneko Mendi Tourra

Udako eskaintza Iruñean arrakastaz itxi ostean, hemen da Mendi Tourraren Udazkeneko egutegia zabaltzeko eskaintza. Momentuko mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiei buruzko pelikula onenak Durangon, Zarautzen eta Zaldibarren gozatu ahal izango dira datozen egunetan.

Gehiago irakurri...

Mendiko pelikulen Golem Baionako Mendi Tour zikloak 900 ikusle bildu ditu

Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik Iruñean ikusi ahal izan den Mendi Tour zikloa bikaina izan da. 900 ikuslek gozatu dituzte, lau egunez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak. Iruñeako iazko Mendi Tour edizioarekin alderatuta %20 jaitsi da ikusle kopurua, beraz azken datua oso ona da, zinemetako aretoen edukiera %60 murriztuta dagoela kontuan hartuta, eta aurtengo egoera berezi honetan ekitaldia udaberriko jatorrizko datetatik uda amaierara pasatu behar izan dela aintzat hartuta.

Gehiago irakurri...

Askatasun haizea eta inspirazioa dakartza Mendi Tour zine zikloak Golem Baionara irailaren 14tik 17ra mendiko pelikula onenekin

Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik, Iruñean ikusi ahal izango dira, beste urtebetez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak.

Mendi Tourrak 5. edizioa du Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa berezia izango da oso.

Gehiago irakurri...

Werner Herzog IAMF Sari Nagusia 2020

Werner Herzog (c) Robin Holland

Werner Herzog zinema zuzendari alemaniarrak irabazi du IAMF 2020 Sari Nagusia. Izendapena Roberto De Martin IAMF-ko presidenteordeak iragarri zuen Trento Film Festivalen.

Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendaria eta IAMF-Mendiko zinemaren aldeko elkargoko presidentea, harro dago merezitako aintzatespen hau mendiko zinemari ekarpen bikainak egin dizkion zuzendari handi bati egin zaiolako. Werner Herzog bezala, bera ere ezin izan zen Trenton egon, covid-19aren osasun arreta neurriak lehenetsiz.

Gehiago irakurri...

PIRINIOAK argazkiarekin @namaste_mundura-k irabazi du udako lehiaketa

@namaste_mundura

Piriniotan Gavarnie Zirkutik pasatu zen @namaste_mundura Instagram erabiltzailea, eta uztailaren 8an publikatutako argazki hau partekatu zuen #erroak traola erabiliz eta @mendifilm etiketatuz. Itxura du gozatu itzela hartu zuela oinezko zeharkaldia osatuz Piriniotan. Bejondeiola!
Eta zorionak, zeu bait zara aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia udako argazki lehiaketako irabazlea! Aurtengo festibalaren 2. asteburuko sarrera pack bat irabazi duzu saritan.

Gehiago irakurri...

13. ediziorako filmak aurkezteko epemuga: irailak 15

IZEN-EMATEA

ARAUDIA

Film zuzendari eta ekoizle agurgarriak,

Eskerrik asko zuen filma BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldira aurkezteagatik!
2020ko udaberrian zabaldu genuen inskripzioak egiteko epea, eta harrez gero ekoizpen asko batu ditugu saskian. Uzta oparoa da, eta kalitatea ere tamainakoa. Bejondeizuela! Zorionak egindako lanagatik! Zuen pelikulek eta abenturek mendiko zinemaren magia sendotzen dute, eta horrek bizi ditugun garai makur hauetan balio itzela du.
Mendifilmeko lan taldeak gozo edaten du iturri horretatik. Indarberritu egiten gaitu gure festibalaren 13. edizioko prestaketa lanetan aritzeko bidean. Abenduaren 4tik 13ra Bilbo mendizaletasunaren eta zinemagintzaren ardatz izan bedi berriro!

Gehiago irakurri...

Hondarribian Mendi Tour arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizio gogoangarria ospatu zen uztailaren 18ko gauean Kasino Zaharreko lorategietan. Gau-giro itzela, ikusle emana, eta antolakuntza bikaina, guztiak bat egin zuen Udako Mendi Tour saio arduratsua, osasuntsua eta arrakastatsua burutzeko.

Gehiago irakurri...

Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizioa Uda kolorez jantzita uztailaren 18an

 

Eskuratu HEMEN gonbidapenak

Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tourraren udako bertsioa: mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozatzeko formula.

Gehiago irakurri...

Urmuga: Euskal Herriko mendi zeharkaldi musikatua

Felipe Uriarte mendi gidaria, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zuzendaria eta Migel Zeberio orkestra zuzendaria, Bilboko Euskal Museoko aurkezpenean

Uztailaren 14tik abuztuaren 1era, Euskal Herria aldenik alde, mendiz mendiz, zeharkatuko du Urmuga espedizioak. Musika eta mendizaletasuna eskutik, Et Incarnatus Orkestra eta Mendiak eta Herriak mendi gidari agentzia oinarri direla, Garobel mendilerrotik Hiru Erregeen Mahairaino, mendebaldetik ekialdera burutuko den zeharkaldia da Urmuga. Euskal Herriko mendi nagusiak zeharkatuko ditu ibilbideak, Felipe Uriartek gidatuta, eta bidelerroko hainbat leku musikaz bustiko dira, Migel Zeberioren zuzendaritzapean.

Gehiago irakurri...

Atzeratutako Mendi Tourrak

OHARRA

Mendi Tour zikloko ondorengo saioak atzeratuta:

  • Filma!-Sevatur-San Sebastián (M13-14, Kursaal)
  • Vielha e Mijaran (M14-15, Cinema Vielha)
  • Sevilla (M19, Cine Avenida)
  • Iruña-Pamplona (M23-24-25-26, Golem Baiona)
  • Santutxu/Bilbao (M23/25, Rincón del Viajero)
  • ...

    Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy