NOTICIAS
5. CVCEPHOTO lehiaketa Mendi 2019 Kartela sortzeko
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 17 January 2019 12:07
- Argitaratua: Osteguna, 17 January 2019 11:46
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 5. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko martxoaren 31era arte.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Informazioa eta oinarriak: 5. CVCEPHOTO
Jabier Baraiazarra BMFF-eko zuzendaria IAMF-ko Presidente izendatu dute
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Azteazkena, 19 December 2018 14:00
- Argitaratua: Asteartea, 06 March 2018 00:02
Bilbo, 2018ko martxoak 6. International Alliance for Mountain Film-IAMF nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra Presidente izendatu berri du Eslovenian egindako batzarrean. Bost Kontinente eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldik eta Torinoko Musseo Nazionale della Montagnak osatzen dute IAMF, tartean Bilbao Mendi Film Festival, eta gaitegi horretako zinema industriaren ardatza da.
'Becoming who I was' Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko Sari Nagusia
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Asteartea, 18 December 2018 16:23
- Argitaratua: Larunbata, 15 December 2018 19:11
Becoming who I was filma korearrak, Moon Chang-Yong eta Jin Jeon zuzendarien lanak, irabazi du 11. edizioko Sari Nagusia. Igandean, hilak 16, jakinaraziko da sarietan azkena, Ikusleen Saria, egunean zehar egingo diren lau Non Stop saioetan. Datuak bildu barik oraindik, joan direneko hamar egunek Mendi jendearengan errotuta dagoela erakusten dute, giro aparta sortu da Bilbon.
Bilbao Mendi Film Festivalek errekor historikoa ezarri du 12.000 ikusleak gaindituta
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 17 December 2018 15:07
- Argitaratua: Astelehena, 17 December 2018 14:59
Bilbo, 2018ko abenduak 17. Mendi Film Festivalen 11. edizioa datu historikoekin amaitu zen atzo. 10 egunez Bilbo mendi giroan murgilduta egon da, mendi zinemagintzako gaur gaurko filma onenen lehiaketak erakarritako 12.008 ikuslerekin.
Juanjo San Sebastian-ek WOP Fundazioa Saria 2018 jaso du
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 17 December 2018 13:35
- Argitaratua: Larunbata, 15 December 2018 12:53
Juanjo San Sebastian mendizale eta idazle bilbotarrak jaso du Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo edizioko WOP-The Walk On Project Fundazioa Saria, mendizaletasunaren giza balioen defentsa eta transmisioa saritzen dituena.
Sorpresaz beteriko ekitaldi batean, Juanjoren bizitzaz hitz egin da, umea zenetik, BBKn lan egiten hasi zenean eta alpinismoan izandako ibilaldiaz. Ekitaldia amaitzeko, eszenatokian bere familiarekin zegoela, Francis Díezek, Doctor Deseo, “Corazón de Tango” abestia jo zuen akustikoan.
Programación sesiones Non Stop del domingo 16 de diciembre
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 17 December 2018 11:16
- Argitaratua: Larunbata, 15 December 2018 19:11
International Alliance for Mountain Film elkargoaren batzarra Bilbon
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 14 December 2018 12:19
- Argitaratua: Ostirala, 14 December 2018 12:06
Nazioarteko mendiko zinema jaialdi nagusietako zuzendariek, International Alliance for Mountain Film, Bilbon dute aurten urteroko batzarra. Bertan, mendiko zinemaren industriaren oraina eta etorkizun hurbila aztertu dituzte. Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendaria Jabier Baraiazarra da IAMF-ko Presidentea.
Batzarra Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregian egin da, Bilbon, eta Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak eta Lorea Bilbao Euskara eta Kultura Diputatuak egin diete harrera bertaratu diren 4 Kontinentetako kideei.
Hasierako txanpa ikusgarria Sold Out erritmoan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Astelehena, 10 December 2018 17:30
- Argitaratua: Astelehena, 10 December 2018 17:12
Mendiko zinemagintzaren giroak hartuta dauka Bilbo egunotan. Joan zen ostiralean ekin zion 11. ekitaldiari Mendi Film Festivalek Euskalduna Jauregian sarrera guztiak agortu zituzten 1600 pertsonen aurrean. Sail Ofizialean 25 filma aurkeztu dira jada, edizio honetako ia erdiak, eta hainbat protagonista izan dira beren lanak eszenarioan aurkeztu dituztenak: Tommy Caldwell, Sean Villanueva, Nico Favresse, David Lama, Kepa Acero, Alberto Iñurrategi... eta zuzendari asko: Peter Mortimer, Michael Brown, Mathieu Le Lay, Bernat Sampol, Alex Areizaga, Oier Plazaola,...
'The Dawn Wall' Tommy Caldwell eta Peter Mortimer-rekin Sold Out
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Ostirala, 07 December 2018 16:02
- Argitaratua: Ostirala, 07 December 2018 16:02
1600 ikusle gaur THE DAWN WALL filmaz haren protagonista Tommy Caldwell-ekin eta zuzendari Peter Mortimer-ekin batera gozatzeko.
'Hartz eta Otsoekin lotan' Mendi Short 2018 irabazlea
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 06 December 2018 01:56
- Argitaratua: Osteguna, 29 November 2018 17:45
Mendi Short 2018ko epaimahaiak ebatzi du egile amateurrentzako laburmetrai lehiaketaren 5. edizioa Iñaki Atxaren ‘Hartz eta Otsoekin lotan’ lanak irabazi duela.
Joseba Urkiola, ETB-ko Kirol alor burua, Anartz Agirre mendiko eta muturreko kirol gaietan aditua den ETB-ko kazetaria, eta Naia Diez kazetaria eta Mendi Short koordinatzailea izan dira epaimahaikideak.
Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Igandea, 02 December 2018 14:28
- Argitaratua: Igandea, 25 November 2018 14:34
Azken urteotako ohiturari jarraituz, CVCEPHOTO lehiaketan saritutako 20 argazkiak ikusgai daude Bilboko Metroko Abando eta Moyua geltokietan; baita BBK aretoan ere, Mendi Film Festival jaialdiak irauten duen egunetan. CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazki Lehiaketa da.
Berri-berri: 'Everest: Herri oso bat gailurrean' komikia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Igandea, 02 December 2018 11:51
- Argitaratua: Igandea, 25 November 2018 14:34
Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.
Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak elkarlanean, lehenak sortutako proiektua bigarrenak plazaratuz.
Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritu du igoera hura, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.
Mendi bete diru: mendia billeteetan
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Igandea, 02 December 2018 11:34
- Argitaratua: Igandea, 25 November 2018 14:34
Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival-eko jarduera lez. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.
10.000 ikusletik gora batzeko asmoz egitarau ikusgarria
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 30 November 2018 01:46
- Argitaratua: Osteguna, 29 November 2018 17:45
Bilbo, 2018ko azaroak 27. Abenduaren 7an hasi eta 16an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
Hasiera Ekitaldirako sarrera berriak: 'The Dawn Wall' Tommy Caldwell-ekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 29 November 2018 19:45
- Argitaratua: Osteguna, 29 November 2018 17:30
Bilbao Mendi Film Festivaleko Hasiera Ekitaldiko sarrera salmentak sekulako harrera izan duenez, eserleku eskaintza zabaldu dugu Euskalduna Jauregiko Auditorio Nagusian bigarren solairua irekiaz.
Urteko filma, The Dawn Wall, saio horretan estreinatuko da Tommy Caldwell eskalatzaile protagonista eta izar handia bertan dela, eta harekin batera baita ere Peter Mortimer Sender Films etxeko zuzendari handia, eta Red Bull Media House etxeko Philipp Manderla ekoizlea.
SARRERAK
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias 2018
- Azken eguneratzea: Osteguna, 29 November 2018 19:42
- Argitaratua: Osteguna, 29 November 2018 18:00
HASIERA EKITALDIA: The Dawn Wall
GOLEM ALHONDIGA zinemak
Kutxabankeko multizerbitzu kutxazainak
Sala BBK, Golem Alhondiga zinemak eta Euskalduna Jauregiko leihatiletan