Press Festival
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiak pandemiaren aurreko indarra berreskuratu du 9.000 ikusleko kopurua gaindituz eta % 74ko okupazioarekin
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Asteartea, 20 December 2022 12:58
- Argitaratua: Asteartea, 20 December 2022 11:35
Bilbo, 2022ko abenduak 20. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioa abenduaren 9tik 18ra egin da, eta 9.005 pertsonak hartu zuten parte bertan. Jaialdiak 59 film proiektatu ditu guztira, 14 herrialde ordezkatuz. Mundu mailako 16 estreinaldi izan ditu eta 22 Estatu mailan. 16 sari banatu dira 13 filmen artean, guztira 25.200 euro diru-ordainarekin. Horrez batera, International Alliance for Mountain Film elkargoaren sari nagusia Bilbon eman zaio Michael Dillon zinegile australiarrari.
Quinn Brett-en historiaren argilunei diztira eman nahi dien Sari Nagusia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Igandea, 18 December 2022 01:09
- Argitaratua: Igandea, 18 December 2022 01:09
Henna Taylor zuzendaria eta Quinn Brett protagonista BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko photocallean
"An Accidental Life" pelikulak irabazi du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiko Sari Nagusia. Henna Taylorrek zuzendutako lana da, eta Quinn Brett eskalatzailea du protagonista eta ardatz. Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Bera eta Henna Taylor, biak, izan dira Bilbon pelikula aurkezten, eta Epaimahaikideak ez ezik, Mendi Filmeko ikusleak ere poltsikoratu ditu beren istorioak.
Michael Dillon eta abentura bizitzearen garrantzia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Larunbata, 17 December 2022 00:08
- Argitaratua: Ostirala, 16 December 2022 23:51
Mendi Zaleak girotuta 15. edizioaren lehen urratsetatik: abiatu da espedizioa!
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Larunbata, 10 December 2022 09:48
- Argitaratua: Larunbata, 10 December 2022 09:48
Sail Ofizialeko bi pelikula bikainekin ekingo zaio 15. edizioari: "Ephemeral" eta "Egoland"
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 09 December 2022 08:24
- Argitaratua: Ostirala, 09 December 2022 08:02
Hasiera Ekitaldi jantziak abiaraziko du BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 2022ko edizioa, 15.a, Bilboko Euskalduna Jauregian. Bi pelikula bikain, Ignasi López zinegilea eta haren "Egoland" pelikulako Marek Molek eta Bruno Grassi protagonistak agertokian, lehen asteburuan parte hartuko duten zinegile eta protagonistetako asko publiko artean, eta urteurren bereziaren errepasoa irudietan.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizioa: abenduaren 9tik 18ra zinemazale eta mendizaleen nazioarteko erreferentzia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Asteartea, 22 November 2022 14:16
- Argitaratua: Astelehena, 21 November 2022 13:42
Bilbo, 2022ko azaroak 22. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan, abenduaren 9tik 18ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:
BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 15. ediziorako 59 filma hautatu dira
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Igandea, 16 October 2022 08:04
- Argitaratua: Larunbata, 15 October 2022 08:05
Bilbo Mendiko, Abenturako, Muturreko Kiroletako eta Naturako Zinemaren nazioarteko epizentroa izango da aurten ere, abenduaren 9tik 18ra bitartean. 14 herrialdetako 59 film dira BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 15. edizioan proiektatzeko hautatu direnak.
15. edizioko Epaimahaikideak
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 29 July 2022 18:06
- Argitaratua: Astelehena, 01 August 2022 08:00
Aurtengo BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia edizioko Epaimahaia ondoko 5 kidek osatuko dute: Lisa Stolze, Laura Zumiani, Iratxe Fresneda, Josué Vergara eta Albert Pascual.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 14. edizioa abenduaren 3tik 12ra zinemazale eta mendizaleentzat bilgune Bilbon eta baita online ere
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Asteartea, 23 November 2021 23:03
- Argitaratua: Osteguna, 18 November 2021 22:50
Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzia, Jabier Baraiazarra BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Zuzendaria, Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kirol saileko Foru Diputatua, Gorka Martínez BBK Banku Fundazioko Zuzendari Nagusia, eta Imanol Muñoz Ternua Group Sales & Marketing Managerra
Bilbo, 2021eko azaroak 19. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 14. edizioan, abenduaren 3tik 12ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute.
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko zinemagintzarik onenaren plaza abenduaren 6tik 15era egingo den 12. edizioan
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Igandea, 08 December 2019 13:59
- Argitaratua: Astelehena, 02 December 2019 00:15

Gaur Bilboko Sala BBK-n egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute, euren arteko lankidetza hitzarmenen bidetik aro berrian sartu den 12. edizioa:
- Eduardo Martínez (Mendifilm Presidentea)
- Lorea Bilbao (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura Diputatua)
- Javier Garcinuño (Bilbao Ekintza Zuzendaria)
- Aitziber Atorrasagasti (Kultura Sustatzeko Zuzendaria Eusko Jaurlaritzan)
- Gorka Martínez (BBK Zuzendari Nagusia)
- Jabier Baraiazarra (Mendifilm Zuzendaria)
Berri-berri: 'Everest: Herri oso bat gailurrean' komikia
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Igandea, 02 December 2018 11:51
- Argitaratua: Igandea, 25 November 2018 14:34
Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.
Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak elkarlanean, lehenak sortutako proiektua bigarrenak plazaratuz.
Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritu du igoera hura, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.
10.000 ikusletik gora batzeko asmoz egitarau ikusgarria
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 30 November 2018 01:46
- Argitaratua: Osteguna, 29 November 2018 17:45
Bilbo, 2018ko azaroak 27. Abenduaren 7an hasi eta 16an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.
Bilbao Mendi Film Festival 11. edizioko programazioa eta 57 filmak
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Astelehena, 12 November 2018 14:26
- Argitaratua: Ostirala, 09 November 2018 14:21
Bilbao Mendi Film Festival abenduaren 7tik 16ra egingo da aurten, 11. edizioa. Programazioa eta bertan ikusi ahal izango diren 57 filmen sinopsiak eta trailerrak www.mendifilmfestival.com gunean daude.
Bilbao Mendi Film Festivalek %50 arteko deskontuak eskainiko ditu sarrera pack salmentan urriaren 15era arte
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Larunbata, 15 September 2018 09:10
- Argitaratua: Larunbata, 15 September 2018 01:01
Bilbao Mendi Film Festivalek bere jarraitzaileen fideltasuna saritzen jarraituko du %43 eta %50 arteko deskontuak eskainiko dituen sarrera pack eskaintzarekin, behin salmentako lehen fasean, ekainean, salgai jarri ziren sarrera pack guztiak agortu ostean.
Bilbao Mendi Film Festivalek 2018ko Hasiera Ekitaldiko sarrerak eta jaialdiko Pack sarrera multzoak salgai jarri ditu
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Osteguna, 14 June 2018 11:51
- Argitaratua: Osteguna, 14 June 2018 11:46
Bilbo. Abiarazi da Bilbao Mendi Film Festivaleko 11. edizioaren (abenduak 7-16) sarrera salmenta. Euskalduna Jauregian egingo den Hasiera Ekitaldirako sarrerak, eta jaialdi osorako Pack sarrera multzoak ekainaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dira.
Hasiera Ekitaldia abenduaren 7an egingo da, eta bertan 11. edizioko Sail Ofiziala zabalduko duen filma proiektatuko da.
Sarrera Pack-ak, berriz, lau dira, iaz bezala, eta saio egunetan leihatilan erostea baino %50 merkeago da orain eskuratzea:
Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioan filmak aurkezteko izen emate epea zabaldu da irailaren 15era arte
- Xehetasunak
- Kategoria: Press Festival
- Azken eguneratzea: Ostirala, 06 April 2018 10:52
- Argitaratua: Ostirala, 06 April 2018 01:17
Bilbo, 2018ko apirila. Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioa abenduaren 7tik 16ra egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, irailaren 15era arte.