Askatasun haizea eta inspirazioa dakartza Mendi Tour zine zikloak Golem Baionara irailaren 14tik 17ra mendiko pelikula onenekin
Cines Golem eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren eskutik, Iruñean ikusi ahal izango dira, beste urtebetez, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaien inguruko pelikula berrienak eta puntakoenak, Bilbon iazko festibalean gehien nabarmendu zirenak.
Mendi Tourrak 5. edizioa du Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa berezia izango da oso.
Werner Herzog IAMF Sari Nagusia 2020
Werner Herzog (c) Robin Holland
Werner Herzog zinema zuzendari alemaniarrak irabazi du IAMF 2020 Sari Nagusia. Izendapena Roberto De Martin IAMF-ko presidenteordeak iragarri zuen Trento Film Festivalen.
Jabier Baraiazarra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko zuzendaria eta IAMF-Mendiko zinemaren aldeko elkargoko presidentea, harro dago merezitako aintzatespen hau mendiko zinemari ekarpen bikainak egin dizkion zuzendari handi bati egin zaiolako. Werner Herzog bezala, bera ere ezin izan zen Trenton egon, covid-19aren osasun arreta neurriak lehenetsiz.
PIRINIOAK argazkiarekin @namaste_mundura-k irabazi du udako lehiaketa
Piriniotan Gavarnie Zirkutik pasatu zen @namaste_mundura Instagram erabiltzailea, eta uztailaren 8an publikatutako argazki hau partekatu zuen #erroak traola erabiliz eta @mendifilm etiketatuz. Itxura du gozatu itzela hartu zuela oinezko zeharkaldia osatuz Piriniotan. Bejondeiola!
Eta zorionak, zeu bait zara aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia udako argazki lehiaketako irabazlea! Aurtengo festibalaren 2. asteburuko sarrera pack bat irabazi duzu saritan.
Gehiago irakurri: PIRINIOAK argazkiarekin @namaste_mundura-k irabazi du udako lehiaketa