Baltistan Fundazioak esker onez jaso du 20 urteko langintzaren WOP Saria
Baltistan Fundazioak jaso du 2020ko WOP-The Walk On Project Saria BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia mendiko jaialdian. Nazioarteko kooperazioan 20 urteko jarduna saritu da, bereziki Karakorumen oinarritu izan duten lana. Pedro Ibarra presidenteak eta Alberto Iñurrategi Fundazioaren sortzaile eta enbaxadoreak ordezkatu dute Euskaldunan milaka lagunen langintza, eta fundazioaren lelo nagusia: "Mendizaletasunean elkartasuna bide".
Iñurrategi anaiei gorazarre Mendi Film eta SUA-ren komikiarekin
SALGAI: festibal egunetan Sala BBK-n eta Euskalduna Jauregian | Online: SUA Edizioak | Ohiko liburu dendak
Iñurrategi anaien mendi ibilbideari, eta bereziki duela 20 urte mendi istripuan hil zen Felixi, tributua egiten dion komiki liburua argitaratu berri da.
2018an “EVEREST, HERRI OSO BAT GAILURREAN” 74ko eta 80ko espedizioei buruzko liburuak zabaldu zuen euskal mendizaletasunaren historiako pasarte eta pertsonaia esanguratsuen komiki bilduma. Mendi Film elkarteak sortu eta SUA Edizioak argitaletxeak gorpuztutako proiektuko bigarren alea da, beraz, “IÑURRATEGI ANAIAK, MENDIARI BIHOTZ EMANAK”, geure izatearen arrastoak bizi mantendu daitezen eginiko lana, gaur egun belaunaldi orok bere egiten duen formatuan argitaratua.
Gehiago irakurri: Iñurrategi anaiei gorazarre Mendi Film eta SUA-ren komikiarekin