Mendiko 54 film aurkeztuko ditu Sail Ofizialean BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak abenduaren 4tik 13ra, presentzialki eta on-line
Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz.
Baltistan Fundazioak jasoko du aurtengo WOP Saria
Baltistan Fundazioa sarituko da aurtengo BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian WOP-The Walk On Project Sariarekin. Nazioarteko lankidetzako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan lan egiten duena. Mendifilmen 13. edizioan, abenduaren 4tik 13ra, Bilbon, egingo da sari banaketa ekitaldia.
Gehiago irakurri: Baltistan Fundazioak jasoko du aurtengo WOP Saria
Mendi Tour On Line: Cholitas nahieran eta euskaraz
CHOLITAS pelikula nahieran ikusteko aukera hemen da Mendi Tour On Line eskaintzarekin, mendiko pelikula onenak noiznahi eta nolanahi ikusi eta gozatzeko plataforma berria.
Gehiago irakurri: Mendi Tour On Line: Cholitas nahieran eta euskaraz