Berri-berri: 'Everest: Herri oso bat gailurrean' komikia
Euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat da 1980ko Everesteko igoera: Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak maiatzaren 14an zapaldu zuten munduko gailur altuenaren tontorra, eta haiekin batera, talde oso batek, herri oso batek jo zuen goia, sentimendu eta zirrara deskribaezinean.
Espedizio horren historia komiki formatuan jaso dute Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak elkarlanean, lehenak sortutako proiektua bigarrenak plazaratuz.
Cesar Llaguno marrazkilariak trazu iradokitzailez arnasberritu du igoera hura, Ramon Olasagastik egokitutako gidoiari bizia emanez.
Gehiago irakurri: Berri-berri: 'Everest: Herri oso bat gailurrean' komikia
Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin
Azken urteotako ohiturari jarraituz, CVCEPHOTO lehiaketan saritutako 20 argazkiak ikusgai daude Bilboko Metroko Abando eta Moyua geltokietan; baita BBK aretoan ere, Mendi Film Festival jaialdiak irauten duen egunetan. CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazki Lehiaketa da.
Gehiago irakurri: Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin
Mendi bete diru: mendia billeteetan
Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival-eko jarduera lez. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.