IAMF Gerraren aurka
Mendi Zinemarako Nazioarteko Aliantzak elkartasuna adierazten die ukrainarrei eta, bereziki, Ukrainako Mendiko Kulturaren komunitatea osatzen duten guztiei, eta gogor gaitzesten du Errusiak Ukrainako herriaren eta haren subiranotasun nazionalaren aurka egindako eraso militarra.
Mendi Tourraren 10. edizioak mendiko zinemagintzarik onena dakar Vitoria-Gasteizera Vital Fundazioaren eskutik martxoaren 14tik 18ra
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoak 10. Mendi Film nazioarteko jaialdiko pelikula onenen zirkuitu ibiltaria Vitoria-Gasteizko Vital Fundazio Kulturunera itzuliko da martxoaren 14, 16, 17 eta 18an. Mendi Tourrak ibilbide oparoa du Arabako hiriburuan, aurten 10. edizioa ospatuko du, eta saioetara bertaratzen direnek mendiko zinemarik onenarekin eta berrienarekin gozatuko dute berriz ere.
1.234 ikusle Iruñeko Mendi Tourrean
7. edizio bikaina bete du Mendi Tourrak Iruñeko Golem Baiona zinemetan otsailaren 21etik 24ra. Beste behin jendetza bildu da mendiko zinema onenaz gozatuz lagunarte politean lau egun borobil partekatuz. 1.234 ikusle lau egun eta 8 saiotan. Zine-marka itzela! Eskerrik asko bertaratu zareten guztioi! Eta baita laguntzaile izan zaituztegunoi: Nafarroako Mendi Federazioa, Skimetraje eta Plonoiako Kultura Institutua Madrilen.