Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Press Tour

Pirinioetako eskaladari buruzko 'Al Otro Lado de la Cuerda' filma estreinatuko da Iruñan Golem Baionako Mendi Tourreko lehen egunean apirilaren 23tik 26ra Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenekin

Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek  mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñan Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.

Gehiago irakurri...

Camargon eta Leioan mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko parada datorren astean Mendi Tour bidez

Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lanik onenak eskainiko dira datorren astean Camargoko La Vidrieran (17-18) eta Kultur Leioa auditorioan (18-19).

Gehiago irakurri...

Mendiko zinemagintzaren astea Iruñeko Golem Baionan apirilaren 23tik 26ra Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenekin

Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. Mendi Film Festival eta Golem-ek  mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztuko dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 23tik 26ra. Golem Baiona zinemetan egingo da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatuko dira. Iaz 1000 ikusletik gora bildu ziren Golem Baionako lehen Mendi Tour eskaintzan, eta hark hauspotuta aurtengoa ere indarrean dator.

Gehiago irakurri...

Vigo eta Urnieta hurrengo Mendi Tour agertokiak 2018ko 5.500 ikusleen langa gora eramaten jarraitzeko

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak sendo ekin dio udaberriko martxari: Cangas de Oniseko lehen edizioan, martxo bukaeran, 300 ikuslek gozatu zuten mendi zinemagintzaz, eta joan den asteburuan, Hondarribian, 600 ikuslek Itsas Etxea auditorioa bete dute bi egunez. Urtarrilean bide egiten hasi zenetik jada 5.500 ikusletik gora bildu ditu Mendi Film Festivalen eskaintza ibiltariak.

Gehiago irakurri...

Bilbao Mendi Film Festivaleko bost filma apirilaren 7 eta 8an Hondarribiko Mendi Tourraren hirugarren edizioan

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra hirugarrenez egingo da Hondarribian, Itsas Etxea auditorioan, apirilak 7 eta 8an, larunbata eta igandea. 

Gehiago irakurri...

'Zortzi Yukon', 'Dirtbag', 'Mountain'... Mendi Tourra Tolosan zortzigarrenez

Tolosa, 2018ko martxoak 6. Zortzigarren edizioa beteko du Mendi Tourrak Tolosan martxoaren 12-13-14an, Leidorren mendi zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera eskainiko da hiru egunez beste behin. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen ditu Mendi Tourrak. Mendifilmek 10 urte bete zituen pasa zen abenduan.

Gehiago irakurri...

Martxoan 10 Mendi Tour, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d'Aran eta Asturiasen

Bilbo, 2018ko otsailak 28. Mendi Tour hilabetea izango da martxoa, orotara 10 geltokirekin. Mendi Film Festivaleko ale onenak, mendiko zinemagintzako alerik gaur gaurkoenak ikusteko aukera zabala eskainiko da Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Val d'Aran eta Asturiasko hainbat herritan. Eskutik hazi eta hazi ari dira Mendifilm jaialdia eta haren urte osoko zirkuitu ibiltaria, Mendi Tourra.

Gehiago irakurri...

Mendi Tour Vitoria-Gasteiz 2018

Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailak 13. Mendi Tour Vitalaren seigarren edizioa  aurkeztu da gaur goizean. Otsailaren 19, 21, 22 eta 23an egingo da Vital Fundazioaren aretoan (Bakea 5, Dendarabako 1.solairuan).

Gehiago irakurri...

'Mountain' Mendi Tour 2018 eskaintzara batu da

Mendi Tourrak Jennifer Peedom zuzendariaren Mountain film entzutetsua pantaila handietan ikusteko aukera emango du aurten. Mendietako ikuskizun gorena inork gutxik bezala erakusten du film honek.

Gehiago irakurri...

Zangozan abiatuko da 2018ko Mendi Tourra 'The Great Alone' eta BMFF-ko 10. edizioko filma onenekin

Bilbo, 2018ko urtarrilak 9. Mendi Tourra, Bilbao Mendi Film Festivaleko filma onenak erakusten dituen mostra, Zangozan abiatuko da bi emanaldirekin, hilaren 12an eta 26an. Zangozako kultura eta kirol agendan jada leku finkoa hartu du hitzordu honek. Mendi Jardunaldiak antolatu ditu beste behin Zangozako Udalaren Kirol Patronatuak, eta haien baitan Karmengo Entzutegian eskainiko dira (20.00) aipatu proiekzioak.

Gehiago irakurri...

Sopelak eta Urnietak hartuko dute udazkeneko Mendi Tour zirkuituko lekukoa ostiralean, hilak 20

Bilbo, 2017ko urriak 17. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Sopelan eta Urnietan emango dio segida datorren ostiralean, hilak 20.

Gehiago irakurri...

Amorebieta-Etxanon abiatuko da udazkeneko Mendi Tour zirkuitua datorren asteartean, hilak 26

Bilbo, 2017ko irailak 22. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak udazkeneko zirkuituari Amorebieta-Etxanon ekingo dio datorren asteartean, hilak 26. Burgos, Madril, Sopela, Urnieta, Markina-Xemein, Elgoibar, Zumarraga, Potes eta Basaurin izango ditu hurrengo geldialdiak, urrian eta azaroan. Eta segidan iritsiko da Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioa, abenduaren 8tik 17ra.

Gehiago irakurri...

Mundaka Mendi Tour abuztuak 19 izar azpian

Bilbo, 2017ko abuztuak 14. Mendi zinemagintzako film onenak eta gaur-gaurkoenak biltzen dituen Mendi Tourrak  badu udako bertsioa, eta toki paregabean egingo da: Mundakan.

Gehiago irakurri...

10. edizioko kartelaren aurkezpena

2017ko maiatzak 22. Bilbao Mendi Film Festival 2017ko irudia agertuko duen kartela datorren larunbatean aurkeztuko da, Donostiako Antzoki Zaharrean egingo den CVCEPHOTO lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Gehiago irakurri...

1.000 ikusletik gora Iruñeako Mendi Tourrean

Atzo, osteguna, amaitu zen Iruñeako MENDI TOURRA, txalo sorta bero batekin amaitu ere, eskainitako azken filmak, Freedom Underload eslovakiarrak, aretoan bildutako ikusleen aitortza jaso zuenean. Astelehenean hasita, lau egunez, BILBAO MENDI FILM FESTIVALeko filmarik onenetakoak ikusi ahal izan dituzte Golem Baionara bertaratu direnek.

Gehiago irakurri...

Maiatza: 8 Mendi Tour + 10.edizioko kartela

Bilbao Mendi Film Festivalak bete-beteko maiatza du aurretik. Iazko edizioko filmarik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourra 8 hiri eta herritan eskainiko da maiatzean, guztira 14 proiekzio egun eta 19 saio metatuz. Eta 10. edizioaren kartel ofizialeko irudia ere ezagutaraziko du Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO Lehiaketako Sari Banaketa Ekitaldian, hilaren 27an, Donostian.

Gehiago irakurri...

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy